Inprimatu

1. TORRESOROA

2008ko urriaren 13an inauguratu zen ofizialki Torresoroa eraikina. Bertan osasun eta gizarte zerbitzuez gain, kultura zerbitzuak ere eskaintzen dira.

Lehenengo erabilera gizarte zerbitzuena izan zen, bertan baitaude kokatuta eguneko zentroa, babespeko etxebizitzak eta jubilatuen egoitza. 2008Ko abenduan hasi zen liburutegi berria martxan, eta azkenik 2009ko martxoaren 15ean inauguratu zen areto multifuntzionala. Osakidetzako anbulategia ere bertan kokatzen da.

1.1. LIBURUTEGIA

Antzuolako udal liburutegia udalerriko liburu, ikus-entzunezko eta tresna informatikoen fondo publikoak jaso, gorde eta eskaintzen dituen gunea da. Sagasti auzoan, Torresoroan kokatua dago.
Entziklopediak liburutegian bertan kontsultatzeko.

Etxera eramateko:

Etxean edukitzeko epeak:

Buzoia: Kanpoan, sarrera nagusiaren ezkerreko aldean, buzoi bat dago. Liburutegia itxita dagoenean ere etxera eraman den materiala entregatzeko aukera ematen du.

1.1.1. Ekintzak

1.1.2. Non gaude

Torresoroa
Tfnoa: 943 76 60 65
e-maila:Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

1.1.3.Ordutegia

Neguko ordutegia:

Astelehenetik ostegunera: 10:00-12:30 eta 16:45-19:30
Ostiraletan: 10:00-12:30 eta 16:45-19:00

Sagasti auzoa z.g.

Udako ordutegia (ekainaren 20tik- irailaren 15era):

Goizetan: 11:00-14:00
www.kulturaondarea.org

Antzuolako liburutegian dauden liburuak kontsultatu nahi badituzu, "Eskuragarri dauden azpikatalogoak: katalogo kolektiboa" jartzen duen menuan, Antzuola / U.L aukeratu beharko duzu.
Hemen dituzu eskuaragarri liburutegiaren funtzionamendurako irizpide orokorrak. 
Deskargatu PDF

1.2. ARETO MULTIFUNTZIONALA 

2009ko martxoaren 15ean inauguratu zen herriko txistulariek eta abesbatzak eskainitako kontzertuarekin.

Eskenatokia: 11 x 7. Erabilgarria: 10 X 6
Aforoa: 167 lagunendako jarlekuak.
Hemen duzu eskuragarri Areto multifuntzionalaren funtzionamendurako araudia
Deskargatu

2. OLARAN

Herriko plaza, 3. Elizaren atze aldean, eskolaren eta pilotalekuaren erdian, herri erdi-erdian kokatzen da.

Orain etxe hau dagoen tokian Etxeandia edo Galarditorre egon zen, XVI. mendean eraiki zenetik, XX. mende hasiera arte.
Urte askoan hutsik egon ondoren, zaharberrituta 2002ko otsailean inauguratu zen.
Gaur egun zerbitzu desberdinak eskaintzen ditu; laburbilduz esan daiteke herriko kultur gune dela.
Hemen duzu eskuragarri Olaran eraikinaren funtzionamendurako araudia 
Deskargatu

2.1. BEHE SOLAIRUA:

2.1.1. Ekintza aretoa:

Azalera: 64.35.
Eskenatokiaren neurria: 6 plataformak osatzen dute; bakoitzak 2 m x 1 m du, eta mugikorrak direnez, era askotara ipintzeko aukera ematen dute. Gehienetan 4 m X 3 m erara ipinita egoten da.
Eskenatokiaren altura: aukera desberdinak ditu 15 cm- 40 cm- 60 cm- 80 cm- 100 cm
Argindarra: 7040 watio

2.1.2. Erakusketa aretoa

Azalera: 82.92.
Altuera: 3.25

2.2. LEHEN, BIGARREN ETA HIRUGARREN SOLAIRUA: 

Herriko ekimen desberdinak gauzatzen dira: helduen heziketako ikastaroak, eskulanak, herriko talde eta elkarteen bulegoaK, bilera gelak, epaitegia...
Herriko taldeen erabilerarako lokal eskaria egiteko: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.