Inprimatu

ZER DA?

Nor bere kabuz baliatzeko zailtasunak dituzten pertsonei eta elkarbitza unitateei zuzendua dagoen zerbitzua da. Etxean bertan ematen da zerbitzua, ohiko inguruan integratzen eta egoten laguntzeko nahiz autonomia funtzional murriztua nolabait konpentsatzeko helburua duten eskuhartzeaz aplikatuz.

ESKEINTZEN DIREN ZERBITZUAK:  


c-Etxebizitza mantentzearekin lotura dutenak: 
-Garbiketa orokor haundiak izan ezik, etxebizitza garbitzea eta mantentzea. 
-Ohea egitea. 
-Etxean egin behar diren ohiz kanpoko garbiketak egitea. 
-Jabekideen komunitatearenak direk tokiak garbitzea.  

•· Laguntza pertsonaleko jarduerak

-Garbiketa eta higienen pertsonalak (barruan sartzen da pertsonaren jantziak eta oheko arropa aldatzea). 
-Ohetik jaikitzeko, oheratzeko eta eserlekutik altxatzeko laguntza ematea.
-Janzten eta jaten laguntzea. 
-Medikuak adierazitako ahoz hartzeko botikak kontrolatzea eta botiken segimendua egitea. 
-Etxean mugitzeko laguntza ematea. 
-Etxetik kanpo lagun egitea izapide pertsonaletan: Bankuan, osasun arloan, errekurtsoak izapidetzen, dokumentazioa eskatzen eta ematen. 
-Etxe ingurunean egin beharreko joan-etorrietan laguntzea: Haurtzaindegietara, ikastetxeetara egin beharreko joanetorrietan laguntzea, gizarte zerbitzu espezializatuen garraioak hartzen laguntzea.   


ZERBIITZU ORDUAK ETA EGUNAK

Pertsona bakoitzaren beharren azterketa eginda jarriko da zerbitzuaren iraupena. Zerbitzuaren  gehieneko iraupena egunean hiru ordukoa izango da, hau da 15 ordu astean.