Eguneko Zentroa

ZER DA?

Pertsona nagusi ezinduentzako eguneko zentrotzat hartuko da ondorengo baldintzak betetzen dituen establezimendua: eguneroko bizitzako ekintzak egiteko beste norbaiten laguntza behar duten 60 urtetik gorako 5 pertsona edo gehiagori banakako eguneko laguntzarako programa eskaintzen duena. Baita ere, egoera pertsonal edo sozialen-gatik aipatutako taldearekin parekatu daitezkeenak helburu horretarako zuzendutako instalazio eta lekuan, berezko pertsonal eta ekintza programarekin

ESKEINTZEN DIREN  ZERBITZUAK: 

Eguneko egonaldietarako zentroan eskainiko diren prestazio edo zerbitzuak honakoak izango dira:

a) Higiene pertsonala.
b) Mantenua: eguardiko otordua eta merienda. 
c) Garraioa: etxetik Zentrorako bidaia eta itzulerakoa hartzen ditu.
d) Oinarrizko laguntza pertsonalerako eta eguneroko bizitzako ekintzetarako  berregokitzeko zerbitzua.  e) Osasun zerbitzuak  
f)  Zerbitzu psikosozialak eta animazio soziokulturalekoak.

SARTZEKO BALDINTZAK:

a) 60 urte beteak izatea
b) Gipuzkoako edozein herritan erroldatua egotea, gutxienez eskaera egin aurreko24 hilabetetan.    
c) Mendeko pertsona nagusi gisa baloratua izatea.

Breadcrumb