Etxez etxeko zerbitzuak

ZER DA?

Nor bere kabuz baliatzeko zailtasunak dituzten pertsonei eta elkarbitza unitateei zuzendua dagoen zerbitzua da. Etxean bertan ematen da zerbitzua, ohiko inguruan integratzen eta egoten laguntzeko nahiz autonomia funtzional murriztua nolabait konpentsatzeko helburua duten eskuhartzeaz aplikatuz.

ESKEINTZEN DIREN ZERBITZUAK:  

  •  Etxeko laguntzako jarduerak:

    a-Elikadurarekin lotura dutenak:   
    -Janaria prestatzen laguntzea. 
    -Janaria erostea. 

    b-Jantziakin lotura dutenak: 
    -Etxean arropa garbitzen laguntzea.     
    -Arropa pasaratzea. 
    -Arropa ordenatzea. 
    -Etxean arropa lisatzea. 
    -Arropa erosten laguntzea.  


c-Etxebizitza mantentzearekin lotura dutenak: 
-Garbiketa orokor haundiak izan ezik, etxebizitza garbitzea eta mantentzea. 
-Ohea egitea. 
-Etxean egin behar diren ohiz kanpoko garbiketak egitea. 
-Jabekideen komunitatearenak direk tokiak garbitzea.  

•· Laguntza pertsonaleko jarduerak

-Garbiketa eta higienen pertsonalak (barruan sartzen da pertsonaren jantziak eta oheko arropa aldatzea). 
-Ohetik jaikitzeko, oheratzeko eta eserlekutik altxatzeko laguntza ematea.
-Janzten eta jaten laguntzea. 
-Medikuak adierazitako ahoz hartzeko botikak kontrolatzea eta botiken segimendua egitea. 
-Etxean mugitzeko laguntza ematea. 
-Etxetik kanpo lagun egitea izapide pertsonaletan: Bankuan, osasun arloan, errekurtsoak izapidetzen, dokumentazioa eskatzen eta ematen. 
-Etxe ingurunean egin beharreko joan-etorrietan laguntzea: Haurtzaindegietara, ikastetxeetara egin beharreko joanetorrietan laguntzea, gizarte zerbitzu espezializatuen garraioak hartzen laguntzea.   

  • Beste jarduera osagarri edo berezi batzuk

    -
    Zerbitzu normalizatua ezarri baino lehen, higiene arazo larriak dituzten etxeetan garbiketa orokorrak egitea. 
    -Higiene eta osasungarritasun arazo larriak dituzten etxeak hustea eta garbitzea, betiere osasun agintaritzarekin lankidetzan arituta. 
    -Beste zerbitzu batzuk, baldin eta Mankomunitateko gizarte zerbitzuek berariaz baimendutakoak badira.


ZERBIITZU ORDUAK ETA EGUNAK

Pertsona bakoitzaren beharren azterketa eginda jarriko da zerbitzuaren iraupena. Zerbitzuaren  gehieneko iraupena egunean hiru ordukoa izango da, hau da 15 ordu astean.

Breadcrumb