a) Informazio zerbitzua, erabiltzaileei behar den informazioa emateko , kasu bakoitzen ezarritako sarbide baldintzak betez gero, gizarte babeseko sarearen zerbitzuetara eta prestazioetara jotzeko, bereziki gizarte zerbitzuen sistemarena. Zerbitzu honi dagokio ere erabiltzaileei adieraztea zer-nola doan espedientea.

b) Balorazio zerbitzua, kasu bakoitza baloratzeko, beharrak ebaluatzen dira.

c) Orientazio zerbitzua, erabiltzailearen beharrak ebaluatu eta gero, zerbitzu edo prestazio egokienera orientatzeko, eta horretarako, banakako laguntza plan bat egin beharko da, baldin eta beharrezkotzat jotzen bada esku hartzea jarraipena behar delako, eta baldin eta erabiltzaileak baietza ematen badu horretarako.