Bergara-Antzuola errepidea itxita gauez martxoaren 12tik 26ra

GI-632 errepidea gauez itxi egingo dute, martxoaren 12tik 26ra, Bergarako sarrera eta Antzuola artean, inguruko zuhaitzak botatzeko eta ondoren lurrean zuloa egiteko. Lan horiek 21,5 kilometro puntuan egingo dituzte Antzuola eta Bergarako sarreraren artean.

Martxoaren 12an, asteartean hasiko dira errepide mozketak eta martxoaren 26ra arte iraungo dute. Gauez egingo dituzte lanak, igande gauean hasi eta ostegun gauera arte, 22:30etik 05:30ak arte. Lanean ari diren bitartean errepidea erabat itxiko dute, baina 15 minutuero ireki egingo dute, autorik izanez gero, pasatzen uzteko. Hau da, autoek, gehienez, 15 minutu itxaron beharko dute pasa ahal izateko.

Breadcrumb