2013ko partaidetzazko aurrekontuak Antzuolan

2013ra begirako aurrekontuak herritarrokin eratu nahi ditugu.
Honen helburua: udalean ditugun baliabideak modurik egokienean kudeatu eta lehentasunak markatzea da.
Prozesuak bi fase ditu:
Lehen fasea galdera sorta bat betetzean oinarritu zen. Horien aurkezpena azaroaren 7an egin zen.
Bigarren fasea arlokako bilerak izango dira. Arlokako bileretan, gaur egungo egoera ekonomikoa zein inbertsioetarako dugun ezintasuna kontuan hartuz, 2013ra begira egin nahi diren ekintza, plan eta abarren lehentasunen zerrenda zehaztuko da, baita hauen nolakotasuna ere.
Kultura eta euskara: azaroak 19, astelehena. 18:30ean.
Gazteria, kirola, hezkuntza eta ongizatea: azaroak 21, asteazkena.18:30ean.
Hirigintza, ingurugiroa eta nekazaritza: azaroak 22, osteguna. 18:30ean.
Herritar guztiok zer esana daukagulako, animatu eta parte hartu!

Breadcrumb