Euskal Herriko Flauta orkestra zapatuan

thumb_Flauta_orkestra
Maiatzak 12, zapatua
Kontzertua: Euskal Herriko flauta orkestra, Salvador Espasaren zuzendaritzapean.

 Zeharkako xirula edo flautez gain, flauta kontrabaxua, flauta baxua, solen dagoen flauta eta xirula mota desberdinez osatutako kontzertua. Lan klasikoez gain gaur egungo piezak ere eskainiko dituzte.

15 laguneko talde honetan Alaitz Zabalo antzuolarra da partaide.

20:00ean, Torresoroan. Sarrera: 3 €

Flauta_orkestra

Bost obra joko dituzte emanaldian. Horietatik hiru obratan solistak parte hartuko dute.

Musika barrokoa, Mozzart-en Flauta magikoa obra ezaguna, Doppler-en doinu hungariarrak eta Lorcari omenaldia egingo zaion doinua entzuteko aukera izango da. Askotariko erritmoak
Flauten Aratustea

Kontzertuaren bukaeran gainera, Salvador Espasa zuzendariak idatzitako obra batek borobilduko du emanaldia. "Musika garaikidea duen lana joko dugu Carnaval de flautas izenekoa. Erritmo eta armonia ezberdinak batzen dituzten piezak dira eta flautaren familia osoak hartzen du parte", azaldu digu Zabalok.

Breadcrumb