2011.urtetik geroztik hondakinak atez ateko sistemaren bitartez biltzen dira Antzuolan.

1. HERRITARRAK

1.1. HERRIGUNEA

Materia organikoa, papera eta kartoia, ontzi arinak eta errefusa egutegi eta ordutegi bat jarraituz ateratzen dira bilketa puntuetara.

Hondakinak esekitokietan zintziklikatzen dira, ondoren azaldutako eran:

Materia organikoa: ontzi marroian.
Ontzi arinak eta errefusa: plastikozko poltsan.
Papera eta kartoia: paperezko poltsan, kartoizko kutxa baten barruan edo soka bat erabiliz lotu eta zintzilikatuta. (Atarietan edukiontzi komunitarioak ere erabili daitezke).

Beira kalean kokaturiko edukiontzietan bota daiteke edozein egun eta ordutan.
Egutegi eta ordutegia ondorengo hauek dira:

Astelehena

   

Asteartea

   

Asteazkena

   

Osteguna

   

Ostirala

   

Zapatua

   

Domeka

   

1.2. LARRIALDI GUNEA:

San Joxepen kokatuata dago. Hondakinak ordutegi horren barruan atera ezin dituen bizilagunarentzat edo ezohiko egoera batean aurkitzen direnentzat, giltzaz itxitako eremu batzuk dira. Gune hauek gaika biltzeko edukiontziz hornituak daude. Asteko edozein ordu eta egunetan utzi daitezke hondakinak bertan.

1.3. LANDAGUNEA

Hondakinak gaika biltzea ahalbidetzen duten edukiontziez osatutako ekarpen gune bat da, hau ere San Joxepen dago. Landa eremuko bizilagunen erabilerarako da soilik. Baserri edo etxebizitza bakoitzak giltza bat du bertan satu ahal izateko.

2. KOMERTZIOAK, INSTITUZIOAK, ERAKUNDEAK

Atez ate jasotzen zaizkie hondakinak. Aktibitate bakoitzak bere edukiontzi propioak ditu, sortzen duten hondakin kopuruaren araberako tamaina dutenak. Egutegi eta ordutegi bat jarraituz ateratzen ditu adostutako bilketa puntura.
Kartoi komertzialaren bilketa extra bat dute, astelehen, asteazken eta ostiral goizetan.

3. INDUSTRIGUNEA

Hiri hondakinak soilik jasotzen dira.
Enpresa edo aktibitate bakoitzak bere edukiontzi propioak ditu, sortzen duten hondakin kopuruaren araberako tamaina dutenak. Egutegi eta ordutegi bat jarraituz ateratzen ditu adostutako bilketa puntura.
Kartoi komertzialaren bilketa extra bat dute, astelehen, asteazken eta ostiral goizetan.

Astelehena

   

Asteartea

   

Asteazkena

   

Osteguna

   

Ostirala

   

Zapatua

   

Domeka