1. KIROL ELKARTEAK

 1.1. ANTZUOLAKO KIROL ELKARTEA (AKE)

Antzuolako futbol taldea da.

1.2. ARROLA MENDIZALE ELKARTEA

ARROLA mendizale elkartea mendiko ibilaldiak maite zituen lagun talde batek 1972 urtean sortua da, eta bere oinarrizko asmoa mendirako zaletasuna interesa duten guztiei zabaltzea da.

Diru etekinik ateratzeko asmorik ez duen talde bat da, eta gure helburua mendizaletasunaren inguruko alderdi guztiak bultzatzea. Horretarako, bereziki, maila ezberdinetako irteerak (ume, gazte zein nagusiendakoak) antolatzen ditugu, mendian lagunekin ibili eta naturaz gozatu ahal izateko; eta beste zenbait ekintza ere bultzatzen ditugu, hala nola, eskalada, mendiko bizikleta, orientazioa, argazkigintza eta abar.

Gure filosofiari dagokionez, taldean sortu nahi dugun filosofia lehiarik gabeko ikuspuntu batetik kirola ulertzeko modu bat da. Kirol mota hau gozatzearekin lotzen dugu eta oso aberatsak iruditzen zaizkigu esperientziak trukatzeko, elkarri laguntzeko, ikasteko… eskaintzen dizkigun aukerak; hortaz, horiek bultzatu nahi ditugu, errendimenduaren eta marken gainetik.

Bide honetatik jarraituz, gure asmoa urtez urte jarduerak antolatzen jarraitzea da, proiektu berriak sortu eta gauzatuko ditugun ilusioz.
Beraz, kirola eta mendia maite duen jende guztia gonbidatzen dugu gure ekintza eta irteeretan parte hartzera, esperientzia probatzera eta gustuko gauzak eginez lagun talde batekin nahiak asetzera.

Animatzen bazara, ateak zabalik aurkituko dituzu!!!

Elkartearen gaineko informazio gehiago honako helbideetan aurkitu dezakezu:

  • Facebook: https://www.facebook.com/arrola.mendizaleelkartea
  • Argazkiak: https://plus.google.com/photos/105711200290604879482/albums?banner=pwa
  • Harremanetarako: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

1.3. PEÑA AIASTUI

Antzuolako txirrindularitza taldea da

1.4. OLALDE EUSKAL KIROLAK

Esku pilota, pala, eta pilota oro har lantzen duen herriko elkartea da.

1.5. EPERRA

Antzuolako ehiza elkartea da.

2. GIZA ETA KULTUR ELKARTEAK

2.1. OINARIN

Antzuolan euskal dantzak irakasten dituen elkartea da. Auzoetako eta herriko jaietan dantza egiten dute, baita herriko ekitaldi nagusienetan ere. Inguruko herrietako dantzari egunetan ere parte hartzen dute. Eurei esker berreskuratu dira Antzuolako inauteriak. Trokeo dantzak dira Antzuolako dantzarik bereizgarrienak.

2.2. TXISTULARI TALDEA

 

                                                                                                                                                                                  Txistua jotzen dute domekero 10:00etan kalejira eginaz herriko kaleetan zehar. Herriko auzo, jai eta ekitaldi nagusietan parte hartzen dute.

2.3. PAUSOKA

Eskolako umeen guraso elkartea.

2.4. ANELKAR

Herrialde pobretuetan garapen programak bultzatu eta laguntzen dituzte. Urtean zehar haibat ekintza egiten dituzte beste herrialdeetako proiektuak garatu ahal izateko.

Honako loturan elkartearen argazkiak ikusi ditzakezu:
https://plus.google.com/u/0/photos/114428642840018586212/albums

Harremanetarako:
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

2.5. JUBILATUEN ELKARTEA

Herriko jubilatuak batzen dituen elkartea. Aisialdi eta kultur ekintzak gauzatzen dituzte. Egoitza Torresoroan dute. Tabernaz eurak arduratzen dira; txanda sistema bidez antolatzen dira.
Harremanetarako: 943 766 271

2.6. ANTZUOLAKO GAZTETXEA

Honela aurkezten du Antzuolako Gazte Asanbladak gaztetxea:
Maristetan, zapateixan, ta azkenian anbulatoixuan bukatu du!

Antzuolako gaztetxian ibilaldixa luzia da, maristetan hasi, etenaldi bat in (lokal barik eon baña lanian segitxako etenaldixa) eta zapateixako lokal probisionalan ostian anbolatoixuan bukatu du, lan asko in eta gaztetxe moduan izaeria hartzen jun ondoren.

Gaur egungo gaztetxia 2012ko urrian inagurau zan, U5 moskeo kanpañiak esan zeban moduan, urrian bostian. Egixa esan ordurako gaztetxia martxia hartzen hasitxa zeuan, atiak urte bereko uztailian zabaldu zittuan-eta haur, gazte, heldu eta zaharrendako!

Gaztetxiak ondo funtzionatzeko asmuakin, sei lan-talde desberdin dauzku antolauta: mantenimentu, komunikazino, elkartruke, parte-hartu, diruzaintza eta ikus-entzunezko taldiak. Bakoitzak lan desberdinak itten dittu, eta talde txiki horretako erabakixak koordinazino bileran lantzen dia. Koordinazino bileretara lan talde bakoitzeko kide bat juten da, danea sei lagun elkartuz. Horrez gain, Asanbladia be badao, herri guztiai atiak zabaltzeko asmoz, edozeinek (gazte, heldu zein zahar) euki leizkien ideiak lantzeko.

Honakoa da gaztetxearen web orriko helbidea:
www. antzuolakogaztetxia.info
Facebook, Tuenti eta Twitter-en ere aurkitzen da.

2.7. MAIRUAREN ALARDEAREN ELKARTEA

Mairuaren Alardea antzuolarron kultura ondare garrantzitsuena izaki, beti egon izan da alardeaz arduratu izan den taldea eta berau herritarren nahiz herritarrak ez direnen artean sustatzea eta urtero ospatzen den alarde egunean duintasunez bera kaleratzeko baliabideak bermatu dituena. Ofizialki, ordea, Mairuaren alardearen kultur elkartea 2004an eratu zen.

Honakoa da Antzuolako alardearen elkartearen web orria:
www.antzuolakoalardea.com
Facebook eta Twiter-en ere aurkitu dezakezu

2.8. KIRIKIXO ELKARTEA

Kirikixo Txoko Txiki elkartea Antzuolan 2013an sortu zen guraso elkartea da. Beraien xedea haurren hazkuntzan eragitea da, negu garaian horien aisialdia garatuz. Elkartea irabazi asmorik gabeko taldea da eta berau osatzen duten gurasoak parte hartzean eta auzolanean oinarritzen dira euren proiektua garatu ahal izateko.

3. ELKARTE GASTRONOMIKOAK

IZENA HELBIDEA TELEFONOA

  • Danok Bat Buztinzuri 4
  • Eperra Kalebarren 4
  • Gaztelu Gain Trekutz z/g
  • Olalde Kalebarren 1 943 76 63 60
  • Trekutz Buztinzuri z/g