Eskerrik asko alardean parte hartzeagatik!

Alardearen elkarteak eta Antzuolako Udalak eskerrak eman nahi dizkie alardean parte hartu duten guztiei, dena primeran atera delako. Herri izatearen harrotasuna adierazten duen ekitaldiaz antzuolar eta kanpotar askok gozatu ahal izan dute. Plaza ikusi besterik ez zegoen. Bete egin zen.

Parte-hartzaileak ere asko, aurten 200dik gora. Eskerrik asko denei, bai atzean lanean jardun dutenei (jantzi arduradunak, makillatzaileak, luntx prestatzaileak, eskopeta eta kanoien arduradunak, argazkilariak...), bai alardean modu zuzenean irten direnei, gure herriko ondare kultural eta folkloriko garrantzitsuari bizirik eustearren.

Alardeko argazkiak ikusteko: http://www.antzuolakoalardea.com/galeria/argazkiak/irudiak/2015 edo zuzenean klikatu hemen 

 

Breadcrumb