Agenda. Herriko ekintzak.

Martxoak 27, eguaztena

Hitzaldia: Frankismoaren aztarnak arakatzen: erbestea, Josu Chuecarekin, Intxorta 1937 kultur elkarteak antolatuta.

1936ko gerra eta errepresioari buruzko erakusketa zabalduko da: Etorkizuna alanbre hesi artean - Antzuolan ezkutatutako historia argitzeko ekimena.
Intxorta 1937 kultur elkartea: “1939ko otsailean Katalunian zeuden milaka euskal errefuxiatuk faxistengandik ihes egin behar izan zuten Frantziara; ihesaldi hori La Retirada deitzen dugu.
Antzuolan ekimen hau bideratzearen helburua da herrian talde irekia sortzea denon artean 1936ko gerra eta ondorioak batzeko.”

Martxoak 28, eguena
18:30
Ikusentzunezkoa Silvia Triguerosekin. Gaia: mendi lasterketa baten kronika.
Arrolak antolatuta.
Olaranen.

Martxoak 30, zapatua
16:00
Uzarragako Txirrindulari Igoera. Junior mailako lasterketa.
Peña Aiastuik antolatuta.

18:30-20:30
Erakusketa: Etorkizuna alanbre hesi artean - Antzuola ezkutatutako historia argitzeko ekimena.
Olaranen.

Martxoak 31, domeka
10:00
Txistularien diana herrian zehar.

18:30-20:30
Erakusketa: Etorkizuna alanbre hesi artean - Antzuola ezkutatutako historia argitzeko ekimena.

Apirilak 4, eguena

18:30
Jaiak antolatzeko bilera.

Bilera irekia da, gonbidatuta daude nahi duten herritar guztiak.

Udaletxean. 

Apirilak 6, zapatua
16:30
Landatxoperen urteko Batzar Nagusia, Olaranen.

Apirilak 6, zapatua, eta 7, domeka
18:30-20:30

Erakusketa: Etorkizuna alanbre hesi artean - Antzuolan ezkutatutako historia argitzeko ekimena.

Apirilak 7, domeka
Korrika. Aiherratik pasatuko da.

10:00
Txistularien diana herrian zehar.

18:30
Zinea euskara: Aintza (Glory)

Goiz batean, Tsanko Petrovek, trenbideetako langileak, diruz betetako poltsa bat aurkituko du trenbidean. Poliziari abisatzea erabakiko du. Garraio Ministerioko agintariek, korrupzio kasu batengatik egun horietan egunkarietako lehen orrialdean ageri direnek, Petrow saritzea erabakiko dute bere jokabideagatik, era horretan berri on bat egiteko asmoz. Eskumuturreko erloju bat oparituko diote ekitaldian, eta daramana kenduko diote: aitak oparitako Glory bat. Bere erlojua berreskuratzen saiatu bitartean, galdu egin dutela jakingo du. Hemen hasten da bere erloju zaharra eta bere duintasuna berreskuratzeko hasiko duen borroka.

Bulgaria/Grezia- 2016

Jatorrizko hitzkuntza: bulgariera; azpitituluak, euskaraz.

Gaia: korrupzioaren aurkako borroka, erronka bulgariarentzat.
12 urtetik gorakoentzat.

Olaranen

Apirilak 14, domeka

-        Txistularien diana herrian zehar. 10:00etan.

-        AHOTIK BIHOTZERA Antzuolako 6. ipuin maratoia.

  • 13:00-14:30

Ipuin kalejira, herrian zehar ipuin kontalariekin eta trikitilariekin.
Baita Iñaki Mataren Welcome! saioa ere.

Welcome! poesia ikusgarria eskaintzen digun obra ibiltaria da. Edozein barne migrazio prozesuri ongietorria emateko modua.
Beharrak eragindako hegaldi transhumatea, enpatiaz, konexioz eta gogoetaz jantzia. Bizitza zeharkatzeko motxila nomada bat, “litekeenera” bidaiatzera gonbidatzen gaituena.
Giza itxura duen panpina errrealista, panpina itxura duen gizarte batean.

  • 18:30

Ipuin saioak Olaranen.

Ahozko tradizioaren festan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, entzutera etorriaz, besterik ez bada ere.
Eta... kontatzera animatuko bazina? Animatu! Virginia Imaz prest dago laguntzeko, guri esatea besterik ez duzu.

Zer kontatu? Nahi dena, baldintza bakarra da ezin dela irakurri: ipuinak, istorioak, garai bateko bizimoduaren pasarteak, bertsoak, kantuak… nahi dena.

Zenbateko iraupena? 10 bat minutu gehienez.
Zein hizkuntzatan? Norberak nahi duen hizkuntzan.

Izena emateko jarri harremanetan udaleko kulturarekin telefonoz  943766246 edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatziz.

Apirilak 21, domeka
10:00
Txistularien diana herrian zehar.

Apirilak 28, domeka
10:00
Txistularien diana herrian zehar.

Apirilak 24, martitzena
Nigan, Barnetasunaren Heziketa Gurasoendako eta helduendako.
Helburua: gure  barnetasuna ezagutzea eta hobeto sentitzeko baliabideak eskuratzea.
18:30-20:00, Olaranen.

Breadcrumb