Udal liburutegian dago kokatuta KZgunea.
Liburutegiko ordutegian egunero erabil daiteke.
Astearteetan tutorea izaten da bertan. Hilabete batean goizez, 9:00-13:00, eta hurrengoan, arratsaldez, 16:00-20:00. 16 urte baino gehiago dutenek erabil dezakete.
Besteak beste, ikastaro hauek egiteko aukera dago:
- Sare Sozialak
Ezagutzen dituzun pertsonekin nola konpartitu eta komunikatu ikas dezazun sarearen bidez. - Skype
Deiak, bideodeiak eta bat-bateko mezularitza dohainik erabili interneten bidez. - Google Tresnak
Googlek eskaintzen dizkizun produktu guztiak ezagutu: Gmail, Calendar, Maps... - Blogger
Zure iritzia eman eta beste erabiltzaileekin konpartitu Blogger-raren bidez. - Youtube
Interesatzen zaizkizun gaiei buruzko bideoak bilatu eta ikusi: musikalak, kirolezkoak... - Wikipedia
Etengabe eguneratutako informazioa duen kontsultarako entziklopediara sartu. - Google Maps y Earth
Edozein herrialdetako helbide, errepide, leku eta negozioak nola bilatu eta haietara nola heldu. - Zuhaitz Genealogikoa
Zure antzinakoak ezagutu eta zure zuhaitz genealogikoa egin. - Megaupload
Megaupload-en bidez zure artxiboen karga eta deskargak bildu eta kudeatu. - Softonic:
Softonic-en bidez edozein motako programak, jolasak... deskargatu. - Gmail:
Gmail, Google-en posta elektronikoa, nola erabiltzen den ikasi. - Flickr
Flickr-en bidez argazkiak eta bideoak elkarbanatu nahi duzun pertsonekin. - WiFi
WiFi teknologia ezagutu: zer da, zein motakoak diren, zer behar dudan sare batean konektatzeko, osagarriak... - Picnik
Picnik-en bidez argazkiak ukitu, konpondu, efektu bereziak aplikatu, etab. - Ikus-entzunezkoak
Munduko edozein lekutatik zure ordenagailuaren bidez irrati kateak entzun eta telebistako edozein kanalak ikusi. - Google Docs
Google-en zerbitzarian zure dokumentuak elkarbanatu edozein ordenagailutatik eta edozein pertsonak lantzeko. - eBay
eBay-ren bidez nola erosi eta saldu ikasi. - Jarri iragarkiak Interneten
Interneten iragarkiak argitaratu eta interesatzen zaizkizun artikuluak edo zerbitzuak bilatu. - Software Librea
Software librea ezagutu: zer da?, eskakizunak, abantailak eta desabantailak Lizentzi-Softwarekin konparatuz, lizentzia motak... - Google Sites
Google Sites-en bidez, Web orrialde bat sortu, pertsonalizatu, elkarbanatu, etab. - Linkedin
Linkedin lanbide sozial sarea erabili informazioa, ideiak eta aukera profesionalak elkarbanatzeko. - Foro bat sortzea
Gai jakin bati buruzko foro bat nola sortu modu azkar, erraz eta dohain batean ikasi. - Google Calendar
Google Calendar erabili zure agenda antolatzeko. - PayPal
Erosketak ordaindu, salmentak kobratu eta Interneten bidez dirua azkar eta seguru bidali eta jaso PayPal-ekin. - Google Itzultzailea eta Euskalterm
Hitzak, testuak edo Webguneak nahi dituzun hizkuntzetara itzuli interneten bidez. - JayCut
JayCut erabili bideoak editatzeko, konpartitzeko sare sozialetan…. - Web edukien sindikazioa eta Google Reader
Gogoko dituzun webguneko azken berriak nola osatu eta antolatu leku bakar batean. - Google albisteak eta alertak
Google albisteak eta alertak erabili interneten berriak bilatzeko era azkar eta erraz batean. - Google Liburuak eta Akademikoa
Milaka liburuen datuak bilatzeko eta ikerketa ezberdineko arloko akademi dokumentuen informazioa lortzeko “Google Libros” eta “Google Academico” erabili. - Web nabigatzailea
Merkatuan dauden nabigatzaile ezberdinak ezagutu: Internet Explorer, Opera, Safari, Mozilla Firefox…. - Ubuntu
Ubuntu ezagutu, Linux-en irekitako kode egindako sistema eragilea. - iGoogle
Zure interesen funtzean Google gunea Gadgets eta Web feeds ezberdinekin nola pertsonalizatu. - Audacity Oinarrizkoa
Audacityren oinarrizko funtzioak ezagutu, dohaineko audio editorea eta Linux grabatzailea. - Draw Oinarrizkoa
OpenOffice.org Draw dohaineko bektorial grafikoen editorearen oinarrizko funtsioak ezagutu. . - Twitter
Twitter erabili, denbora errealeko informazio sarea mundu osoko jendeak bultzatzen duena eta momentuan gertatzen ari dena konpartitzeko eta deskubritzeko.