Atal honetan, tramiteak internet bidez egiteko aukera ematen da:
Zerbitzu telematikoakUdalak Zerbitzu telematikoei esker, tramiteak online egiteko aukera ematen dizu.
Zer dira “udal zerbitzu telematikoak”?
Teknologia digitalen garaian, erakunde publikoek herritarrengana gerturatzeko asmoz martxan jarri duen zerbitzu berri bat da. Helburua Gipuzkoako Lurralde Historikoko zerbitzu honetara atxikiturik dauden udalak zerbitzu azkar eta erosoa eskaintzea da, herritarrei udal ezberdinetan egindako eskaerak, zergak, isunak eta biztanleen erroldako datuak kontsultatzeko aukera emanez. Errolda agiriaren eskaera ere egin daiteke. Momentuz udalak herritarraren helbidera ziurtagiria postaz bidaliko luke. Zerga eta tasen agiriak ordaintzeko aukera ere ematen du.
Udal zerbitzu telematikoetara autentifikatzeko edo sartzeko bi aukera daude :
1. Udalak erabiltzaile kodea eta pasahitza emanez.
Herritarrak zerbitzu honetara atxikitzeko eskaera egin beharko du, eransten den eskaera orria bete eta aurkeztuz. Era berean, sinatu beharreko kontratuaren eredua eransten da interesatuak inprimatu eta eskaera orriarekin batera aurkeztu dezan. Bestela, udaletxean eskatu aipatutako dokumentuak. Kontratua sinatu ondoren, udaletxeko funtzionarioak zerbitzu telematikoetan alta emango dio, eta erabiltzaile kode eta pasahitza emango dizkio. Herritarrak nahi badu, bere etxera joandakoan aukera dauka pasahitza aldatzeko (Zerbitzu menuaren barruan Konfigurazioa atalean). Erabiltzaile kodea eta pasahitza maiuskulaz sartu behar dira.
2. IZENPEK luzaturiko ONA txartela, herritarren txartela edo Barne Ministeritzak luzaturiko DNI elektronikoa edukiz gero, ez dago udaletxean eskaera egin eta kontratua sinatu beharrik. Zuzenean sar daiteke edozein ordenagailutik, baina horretarako, ordenagailua egokitua eduki beharko du txartela irakurtzeko (alegia, txartel irakurgailua instalatua eduki beharko du).
Inprimakiak
Atal honetan behar dituzun dokumentuak arloka sailkatuta aurkituko dituzu.
Herritarren Harrera-Bulegoa
Inprimakiak deskargatu:
Hirigintza
Inprimakiak deskargatu:
- Obrak egiteko eskabidearen inprimakia
- Segregazio baimena
- Tabernen terraza eskaera lizentzia
- Kaleko salmentarako baimen eskaeraren inprimakia.
Euskara
Inprimakiak deskargatu:
Kultura
Inprimakiak deskargatu:
Kirola
Inprimakiak deskargatu: