Antzuolako jaietako ostiralean, uztailaren 13an, bazkaria egingo da. Ondoren, arratsaldean, 18:00etan, koadrillen arteko jokoak izango dira.
Jokoak Zurrategin izango dira eta txaranga izango da lagun.
Parte hartzaileak: DBH 1etik gorakoak.
Taldeak: 8 lagunekoak izango dira. Izena ematean taldearen izena emango da.
Epaimahaia: talde bakoitzak epaimahaikide bat aurkezteko aukera du.
Saria: Antzuolako jatetxe batean afaria edo bazkaria. Udalak 200 € artekoa ordainduko du. Gainetikoa taldeak jarriko du.
Izen-ematea: udaletxean 943 766 246ra deituz edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean
Izena emateko azken eguna: uztailak 6, egubakoitza.
Animatu eta ondo pasatu