Aurten Udalekurik ez

Covid-19ak sortu duen osasun larrialdiagatik eta bizi dugun zalantza eta baldintzazko egoeragatik, aurtengo Antzuolako udalekuak bertan behera geldituko dira.
Udalekuak egiteko araudia aldatuz joan da, eta “normaltasunerako” bide honetan zerbait malgutu den arren, zuhurtziaz eta prebentzioz, Udalak aurten udalekurik ez egiteko erabakia hartu du.
Zaindu beharreko neurriekin eta udalekuak modu egoki eta seguru batean egitearekin dugun zalantza eta kezka dira erabaki honen arrazoi nagusia, beti ere haurren, begiraleen eta orokorrean jendarte osoaren osasuna bermatu eta lehenetsi nahi dugulako.
Hala, eta Antzuolan eskola-jarduera bera ere etenda egon dela kontuan izanda, ikasturtea amaitu bezain laster haurrak udalekuetan elkartzea ez da, gure ustez eta prebentzio eta zuhurtziarekin lerrokaturik, egokia.
Bestalde, udalekuen gune garrantzitsu bat eskolako eraikina izaten da, eta eskolako obra dela-eta ezingo da eraikina bere osotasunean erabili beste urteetan bezala. Honek are gehiago zailtzen du udalekuek beharrezkoak dituzten baliabide eta jarduera-guneen prestaketa eta antolaketa eta honenbestez, aurten udalekurik ez egitea erabaki dugu.

Breadcrumb