Antzuola eta hezkuntza. Argazki bilketa

Antzuola eta hezkuntzari buruzko liburua argitaratuko da otsailean.  Iñigo Ramirez de Okarizek  egin du lana eta  bertan hezkuntzak Antzuolan izan duen eboluzio historikoa jasotzen da. Liburua argitaratzearekin batera erakusketa antolatuko da.

Erakusketarako argazkiak bildu nahi ditugu.  Estimatuko genizuke  eskolarekin zerikusia duen argazkirik topatu eta ekarriko bazenigu. 

Nolako argazkia? Eskolako  lagunak agertzen direna, eskolaren bat dagoena (Uzarraga, nazionalak, Maristak, Ikastola, herriik eskola...), irakasleren batena, eskolako ekintzaren batena... hau da, eskola gaia erakusten duena. 

Animatu eta ekarri udaletxeko kultura zerbitzura. Kopia bat atera eta berriz bueltatuko dizugu. Epea: urtarrilak 30. 

Eskerrik asko!

Breadcrumb