Jaietako zapiaren lehiaketa

JAIETAKO ZAPIAREN LEHIAKETA

Antzuolako jaietan zapia jazteko ohitura dugu.
Oinarri hauen helburua da 2019ko zapia aukeratzeko lehiaketa deitzea.

1-    GAIA: Antzuolako jaiak.

2-    LANAK: parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, hiru lan aurkeztuko ditu.

3-    PARTAIDETZA: nahi duen orok parte har dezake.

4- ZAPIAREN EZAUGARRIAK
Antzuolako jaien ezaugarriak islatu beharko ditu.
Idatzita izango duen testua: Antzuolako jaixak 2019
Aurkeztuko den irudiak, gehienez,  triangelu formako gainazal hau hartuko du: 70 X 70 X 100
Koloreak: diseinuak edo irudiak bi kolore izango ditu. Koloretzat hartzen da zuria.
Lanak originalak eta argitaratu gabeak izango dira.

5- LANAK AURKEZTEKO MODUAK

Lanak udaletxeko idazkaritzan aurkeztuko dira, DINA4  neurriko bi gutun-azaletan. Batean lana joango da, bestean parte-hartzailearen datuak jarriko dira: izen-abizenak, helbide elektronikoa eta telefono zenbakia. Gutun-azal biek izenburu berdina jarriko zaie.
Lan bakoitzeko sobre bat aurkeztuko da.

6- AURKEZTEKO EPEA
Lanak aurkezteko epea maiatzaren 17an, egubakoitzean, bukatuko da.

7- EPAIMAHAIA
Jai batzordeak osatuko du epaimahaia.
Epaimahaiak jaietarako egokiena den lan onena aukeratuko.
Epaimahaiak hala erabakiz gero, lehiaketa hutsik geratu ahal izango da.

8- SARIA: 200 €.
Sari banaketa Antzuolako jaietan egingo da.

9- LANEN ESKUBIDEAK
Saritzen den lana Udalaren esku gelditzen da. Eraldatzeko eta kaleratzeko eskubidea izango du. Udalak jendaurreko komunikaziorako, kopiatzeko eta banatzeko eskubideak ere eskuratuko ditu; eskubide horiek Udalarenak baino ez dira izango.

10- OHARRA
Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek eta epaimahaikoen erabakia onartuko direla esan nahi du.

 

 

Breadcrumb