Balorazio saioa Alarde berrituaz

ALARDE BERRITUAREN HAUSNARKETA-BALORAZIO SAIOA

- Martxoak 23, zapatua
- 9:30-12:30
- Olaranen

Egokitzen joan den Alardea
Alardea 1880tik ospatzen da Antzuolan. 
Ez da adierazpen kultural estatikoa izan, unean uneko garai eta gizarteko egoera berrietara egokitzen jakin izan du eta sorreratik aldaketak izan ditu; sakonenak, 1980an eta 2009an egindakoak. Bertan, arreta berezia jarri zaio genero tratamenduari, kulturartekoaren adierazpenari, ekintza eta pertsonaien duintasunari eta herritartasunaren senari.

Adostasuna eta transmisioa
Antzuolak ahalegin horrekin Mairuaren Alardea gaurkotzea baino askoz gehiago lortu du: bere herri dinamismoaz eta elkarlanaz baliatuz, helburu garrantzitsu batean ados jartzen badakigula erakutsi  dugu, partekatzen ditugun balioekin gure herri-izaera sendotzeko gai garela, gure ondarea gorde eta indarberrituta transmititzeko gauza garela.
Gainera euskal erakunde desberdinetan txalotu diren aldaketak izan dira eta eremu akademikoan ere “praktika on” bezala ere goraipatu dira.

Herritarron alardea
Herritarron identitatearen ikur garrantzitsu izaten jarraitzeko bere antolaketa eta garapena ezin da herritar batzuen edo udal ordezkarien esku soilik laga, antzuolar guztion konpromisoa eskatzen duelako; guztiona delako.

Hausnarketa-balorazio saioa
Duela 10 urte berritua izan zela-eta, une egokia da hamarkada honetan egindakoaren hausnarketa-balorazio saioa egiteko, helburu bakar batekin: alardearen ospakizuna gehiago indartzea.

Besteak beste, landuko diren gaiak:
- Alardearen antolaketa eta funtzionamendua.
- Parte hartzaileak.
- Harremanak.
- Komunikazioa.
- Koreografia.
- Alardeaz dauden iritziak:
- Genero aldetik
- Kulturartekotasun aldetik
- Ikuskizun aldetik
- Zer sortzen dizu: atxikimendua, indiferentzia...
- Hobetzeko proposamenak.

Gonbidatuak:
- Adin guztietako jendea.
- Emakumezko-gizonezkoak.
- Alardean parte hartzen dutenak.
- Alardeko parte hartzaile ez direnak.

ZATOZ!

ANTZUOLAKO UDALA ETA ALARDEAREN KULTUR ELKARTEA

Breadcrumb