Zer egin larru langintzaren ondarearekin?

ANTZUOLARRON ONDARE KULTURAL ETA INDUSTRIALA- Hausnarketa saioa

Zer egin narru langintzaren ondarearekin?

Antzuolak narru langintzarekin harreman eta tradizio handia izan du, ekonomiaren ardatz nagusi izan delako bi mendez. Desagertuta dagoen langintza izan arren, ondarearen zati bat badugu oraindik: artxibo dokumental eta grafikoa, lanean jardun zuten emakume eta gizonezkoen grabazioak, tresna eta lanabesak...

Baina, antzuolarrok zer egin genezake eta nola ondare hori balioan jarri eta herritarrei erakusteko?

Galdera horiei erantzuteko egingo dugu hausnarketa-saioa.

Otsailak 16, zapatua, 9:30-12:30, Olaranen.

Saio irekia da, eta nahi duen orok du etortzeko aukera, baita zuk ere.

ZURRATEGIEN HISTORIA
1790an sortu zuen Bareñok larrua ontzeko lehen lantegia Antzuolan.
1880an sortu zen Lamariano y Cía.
Ondorengoak dira beste biak: Galarza Hermanos y Arbulu eta Hijos de José Telleria.
Enpresok desagertzen hasi ziren 50eko hamarkadan; 90eko hamarkadan itxi zen azkena. Plastikoaren nagusitasuna, nekazaritzaren krisialdia eta mekanizazioa, norgehiagoka, berrikuntza teknologiko eza,… izan ziren lantokiak ixtearen arrazoi nagusi.
Lantokiak desagertu arren, langileak ez ziren kalean geratu; beste arloetako hainbat enpresa berri sortu eta etorri baitzen gurera.

NARRUAREN ONDAREAK BIZIRIK IRAUTEKO EGINDAKO JARDUERAK
- Auzo berri bat izendatzeko larruarekin zerikusi zuzena duen hitz bat aukeratu zen: Zurrategi. Izen hori jarri zitzaion, bertan egon zelako Bareño zurrategia.
- 1998an Zurrategin larrua ontzen diharduen langilearen eskultura inauguratu zen.
Inaugurazioarekin batera larru ontzerako erabiltzen zen tresneriarekin eta antzinako argazkiekin erakusketa antolatu zen.
- 2000n Antxon Agirre Sorondoren Antzuolako larru ontzea liburua argitaratu zen.
- 2004an Telleria lantegian egiten zen uhalgintzaren[1][UdW1] ondarea eskuratu zen: tailerreko tresneria (erreminta, altzari, larru patroiak...) zein artxibo dokumentala.
- Larru langintzarekin zerikusia duten antzinako argazkiak jaso ziren. Gehienak Antzuolako argazki zaharrak 1900-1970 liburuan eta antzuola.com webgunean daude.

NARRUOLA. LARRU-ONTZE ETA UHALGINTZA GUNEAREN PROIEKTUA
Testuinguru horretan, Antzuolak larruaren lanbidearekin loturiko gune bat behar eta merezi zuelakoan, sortu zen Narruola proiektua deitu zitzaiona. Proiektuak ordea, hainbat arrazoi medio, ez zuen aurrera egin.

LARRUAREN ONDARETIK, ANTZUOLAKO ONDARERA
Azken urteotan Narruola gaiaz hitz egitean fokoa ez dugu larruaren ondarean jartzen. Ikuspuntua zabaldu eta ondarea adiera zabalagoan hartuz Antzuolak dituen ezaugarri eta bereizgarriez jarduten dugu.
Antzuolak baditu harro erakusteko moduko bere-bereak dituen hainbat elementu, bakarrik hemengoak eta geureak direnak.

Breadcrumb