Gaztetxokoko hezitzaileen izen-ematea zabalik

ANTZUOLAKO GAZTETXOKOAN HEZITZAILEAK HARTZEKO DEIALDIA. 2018-2019 ikasturtea

Ondorengo deialdian 2018-2019 ikasturtean Gaztetxokoan arituko diren hezitzaileen aukeraketarako izen-ematea zabaltzen da. Lan eskaintza hau azarotik apirilera artekoa izango da. Hona hemen beste hainbat argibide:

BALDINTZAK

  • Euskaraz jakitea.
  • 18 urtetik gorakoa izatea.
  • Antzuolarra izan edo bertan bizi izatea.
  • Asteburuetako disponibilitatea.

BALORATUKO DENA

  • Zerikusia duten ikasketak izatea
  • Begirale titulua
  • Aisialdian esperientzia

IZENA EMATEA

  • Bidali Curriculuma ondorengo helbide elektronikora: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.. Bertan, eginiko edo egiten ari zaren ikasketak, tituluak esperientzia… Agertu beharko dira.
  • Izena emateko azken eguna: Urriak 5.

Breadcrumb