Landatxoperen logotipo lehiaketa

LANDATXOPE JUBILATU ELKARTEAREN LOGOTIPO LEHIAKETARAKO OINARRIAK 

1-    Lehiaketa honen bidez, Antzuolako Landatxope, jubilatu eta pentsiodunen Elkarteko  logoa egiteko lehiaketa deitu nahi da.

2-    Lehiaketa honetan Antzuolan jaio edo bizi den edozeinek parte har dezake. Taldeek ere parte hartu dezakete.

3-    Parte hartzeko talde edo pertsona bakoitzak nahi adina proposamen aukeztu ahal izango ditu.

4-    GAIA:

LOGOTIPOA:  izenak logoarekin zerikusia izan dezake edo ez. Parte hartzaile bakoitzak ikusiko du.

Marrazkia azaldu leike edo ez. Azaltzen bada, pertsona nagusiak jarrera osasuntsu eta aktiboan azaldu beharko dira. Eta bi generoen parekidetasuna.

 5-    Teknika librea izango da. Edozein komunikazio euskarritara egokitu ahal izango da logotipoa, hau da, papera, gutun azala, txartela, kartela, helbide elektronikoa, web orria e.a.

 6-    Landatxope elkarteak egoki ikusten dituen hobekuntzak eta aldaketak egiteko eskubidea izango du.

7-    LANEN AURKEZPENA

 Lanak Landatxoperen egoitzan  aurkeztuko dira, Torresoroa eraikinean, paperean, eta DINA4 tamainetan (azalera zurrun baten gainean) eta tamaina bereko gutun-azal batean. Barruan, gutun-azal txikiago batean, parte-hartzailearen datuak jarriko dira: izen-abizenak, helbide elektronikoa eta telefono zenbakia.

Lan bakoitzeko sobre bat aurkeztuko da.

Aurkeztu nahi diren lanak paperean eta formatu digitalean entregatu beharko dira: CD edo pendrive batean, bai kolorez, bai zuri-beltzean.

Ez da ezinbestekoa izango baina Illustrator edo antzerako programa bektorial bat erabiltzea eskertuko da.

Diseinuaren zergatiaren azalpen txiki batekin aurkeztuko da logotipoa, gehienez orri batekoa.

SARIA:

300 €.

Epaimahaiak hala erabakiz gero,  saria hutsik gera liteke.

8-    EPAIMAHAIA

Hauek osatuko dute epaimahaia: Landatxopeko zuzendari batzordeko ordezkarietako batek, udal ordezkari bat, adituren bat.

Epaimahaiak 3 lan aukeratu ahal izango du.

Saritu gabe geratu diren lanak aurkezpen epea bukatzen den egunetik hasi eta HOGEITA  HAMAR EGUNeko epean jaso ahal izango dira. Epea amaitu ondoren egileek jaso ez badituzte,  aintzakotzat  hartzen  ez  dituztela  pentsatuko  da  eta  Landatxoperen esku geratuko dira.

9-     Lanen bat aurkezteak deialdiaren oinarrietan zehaztutako baldintzak onartu beharra dakarkio interesdunari.

10- AURKEZTEKO EPEA
Lanak aurkezteko epea martxoak 16tik apirilaren 13ra bitartekoa izango da.

11- LANAREN JABEGO ESKUBIDEAK

Aurkeztutako lanak ustiatzeko eskubideak Antzuolako Landatxope elkarteari soilik eta doan emango zaizkio. Aurkeztu direnek, jabetza intelektualaren eskubideak utzi dituztela jendaurrean agertzeko, bidezko agiria eman beharko dute, beharrezkoa denean. Landatxoperen esku egongo da lan horietan jasotakoa erabiltzea eta nola erabili.

 

Breadcrumb