Oinarinen eskaera umeak hartzeko

Oinarinek urriaren 22an, domekan, Dantzari txikien eguna antolatu du. Antzuolara 145 ume etorriko direnez, dantzari horiek bazkaltzera etxeetan hartzeko gonbita egiten du. 

  • Izena emateko lekuak: Nerea, Martin okindegia, Itzar Liburudenda eta Xinkona.
  • Azken eguna: urriak 18, asteazkena.

 Oinarinek, duela bi urte bezala, oraingoan ere herritarren partaidetza eta gurasoen laguntza ezinobea izatea espero du. Aldez aurretik, mila esker.

Breadcrumb