Sin Categoría

anztuola kale izendegia toponimia

Antzuolako toponimia 2016

Deskargagarri dituzu:

anztuola kale izendegia toponimia 2

Hurrengo atalean, Antzuolaren datu geografiko, demografiko eta ekonomikoak azalduko dira. Modu honetara Antzuola herria kokatu eta hobeto ezagutu ahal izango da.

Datu geografikoak

Gipuzkoa mendebaldean kokatuta dagoen udalerria da Antzuola, Bergara eta Zumarraga artean. Antzuola herriak 2.170 biztanle ditu, antzuolarrak.

Herriak ondorengo herri hauekin egiten du muga:

iparraldean Azkoiti eta Bergara ditu, hegoaldean Oñati eta Legazpi aurkitzen dira eta ekialdean Urretxu eta Zumarraga ditu. Antzuolak, Bergara, Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza, Oñati, Leintz Gatzaga eta Elgeta herriekin batera Deba Goiena bailara osatzen du.

Antzuolako herria inguratzen duten mendiak honakoak dira:

Deskarga (486m) guztietan ezagunena Zumarragara joateko mendatea bertatik igaro baita, Irimo (891m) mendiaren tontorra Zumarraga eta Antzuola udalerrietako lur sailetan dago, Arrola (910) mendia herriko garaiena da Legazpitik ere joan daiteke bertara, Asalditta (791m) eta azkenik Gorla (700m) dugu Bergara eta Antzuola artean kokatzen da. Guztira herriaren azalera 27,9km2 da eta itsas mailatik 231m-ra dago.

Ibaiei dagokienez, Antzuolan errekatxo asko daude eta guztiek herriko erreka nagusirekin egiten dute bat Antzuola erreka eratuz. Antzuola errekak Bergaran Deba ibaiarekin bat egiten du.


Irudia 4: Gipuzkoako udalerrien mapa
Iturria: www.wikipedia.com


Datu demografikoak


Ondoren Eustat-ek 2010ean egindako azterketak baliatuz datu demografikoei egingo diegu so. Antzuola gaur egun 2.170 biztanleko herria da. Azken hamarkadan gogoan hartzeko hazkundea izan duen herria da, bai jaiotze tasak izan duen igoeragatik baita etorkinengatik ere. Ondorengo grafikoan biztanleriak azken hamarkadan izan duen hazkundea ikusi dezakegu.

Grafikoa 1: Biztanleriaren hazkundea
Iturria:3 www.eustat.es

Biztanleriaren antolaketari dagokionez, gizonezkoak zein emakumezkoak oso parekatuta daude gizonezkoak 1.090 izanik, emakumezkoak berriz 1.080. Herriko adin taldeei erreparatuz gero 0-19 urte artean dagoen herritar kopurua 411 pertsonakoa da, 20-64 arteko adin taldean 1.385 herritar daude eta 64 urtetik gorakoak 374 dira. Datu hauek aztertuz, 20-64 adin tartea zabalena dela ikusten da, hala ere, kontuan izan behar da Eustat-ek adin talde honi emandako urte kopurua handiagoa dela. Beraz, ondoriozta daiteke Antzuola populazioaren zahartze aro batean dagoela.


Grafikoa 2: Adin taldeen banaketa
Iturria: www.eustat.es

Aurrerago aipatu bezala Antzuolan azken hamarkadan hazkunde handia eman da, hurrengo grafikoan hazkundean eragina izan duten faktoreak aztertuko dira:

Grafikoa 3: Hazkundea
Iturria: www.eustat.es

Lehenik eta behin grafikoan deigarrienak diren datuak aztertuko dira, etorkin kopuruarena hain zuzen. Antzuolak azken hamarkadan kanpotar asko erakarri ditu, etorkin kopuru handiena 2005ean eman zen 100 pertsona izan ziren Antzuola bizileku gisa hartu zuten kanpotarrak.

Grafikoan ikusi daiteken bezala jaiotze tasa urteak pasa ahala gora egiten joan den aldagaia da. Hala ere, hamarkada osoa hartuz gero hazkundeak gora – beherak izan dituela nabaria da, 2000-2003 urte tartea eta 2006-2007 artean hazkundea negatiboa izan zela ikusi daiteke heriotza tasa altuagoa baita jaiotze tasa baino. Azken urteak begiratzean berriz, jaiotze tasaren hazkundea nabarmenki egiten du gora. Daturik esanguratsuenetariko bat 2006 urtetik 2007 urtera ematen duen jauzia da, urte batean 13 haur jaiotzetik 29 haur jaiotzera igarotzen da.

Sexuari dagokionez, 2010ean jaio ziren 41 haurretatik 18 gizonezkoak eta 23 emakumezkoak izan ziren. Heriotzei dagokienez, 16 heriotzetatik 10 gizonezkoak eta 6 emakumezkoak izan ziren.

Euskararen datuak (1981-2016)

 

EUSKARAREN EZAGUTZA ANTZUOLAN

URTEA

BIZTANLEAK

EUSKALDUNAK

%

IA EUSKALDUNAK

%

ERDALDUNAK

%

1981

2.172

1.392

64

560

26

220

10

1986

2.071

1.362

66

418

20

289

14

1991

2.026

1.442

71

230

11

354

18

1996

1.902

1.384

73

240

12

278

14

2001

1.858

1.426

77

144

8

288

15

2006

2.030

1.503

74

245

12

282

14

2011

2.085

1.524

73

258

12,5

303

14,5

2016

2.129

1.657

77,83

187

8,78

285

13,39

 

Euskaldunak: ondo ulertu eta hitz egiten dutenak. 
Ia euskaldunak: ondo edo nekez ulertu eta nekez hitz egin.
Erdaldunak: ez hitz egin eta ez ulertu.

 

 

Ama hizkuntza

Etxeko hizkuntza 2011

Guztira

Euskara

Gaztelania

Biak

Beste bat

Euskara

Gaztelania

Biak

Beste bat

2.190

1.304

% 59,5

643

% 29

170

% 8

73

% 3,5

1.160

% 53

738

% 34

241

% 11

51

% 2

 

EUSKARAREN ERABILERA ANTZUOLAN

 

Orokorra

Umeak

2-14 urte

Gazteak

15-24 urte

Helduak

25-64

Adinekoak

65….

2001

% 69,4

% 88,7

% 87,9

% 62,2

% 46,5

2005

% 67

% 81,7

% 100

% 57,5

% 44,1

2011

% 65,4

% 80,1

% 91,2

% 56,4

% 45,4

2016

% 65,5

% 77,8

% 79,1

% 60,5

% 44,4

Atal honetan, tramiteak internet bidez egiteko aukera ematen da:

Zerbitzu telematikoak

Udalak Zerbitzu telematikoei esker, tramiteak online egiteko aukera ematen dizu.

Zer dira “udal zerbitzu telematikoak”?

Teknologia digitalen garaian, erakunde publikoek herritarrengana gerturatzeko asmoz martxan jarri duen zerbitzu berri bat da. Helburua Gipuzkoako Lurralde Historikoko zerbitzu honetara atxikiturik dauden udalak zerbitzu azkar eta erosoa eskaintzea da, herritarrei udal ezberdinetan egindako eskaerak, zergak, isunak eta biztanleen erroldako datuak kontsultatzeko aukera emanez. Errolda agiriaren eskaera ere egin daiteke. Momentuz udalak herritarraren helbidera ziurtagiria postaz bidaliko luke. Zerga eta tasen agiriak ordaintzeko aukera ere ematen du.

Udal zerbitzu telematikoetara autentifikatzeko edo sartzeko bi aukera daude :

1. Udalak erabiltzaile kodea eta pasahitza emanez.

Herritarrak zerbitzu honetara atxikitzeko eskaera egin beharko du, eransten den eskaera orria bete eta aurkeztuz. Era berean, sinatu beharreko kontratuaren eredua eransten da interesatuak inprimatu eta eskaera orriarekin batera aurkeztu dezan. Bestela, udaletxean eskatu aipatutako dokumentuak. Kontratua sinatu ondoren, udaletxeko funtzionarioak zerbitzu telematikoetan alta emango dio, eta erabiltzaile kode eta pasahitza emango dizkio. Herritarrak nahi badu, bere etxera joandakoan aukera dauka pasahitza aldatzeko (Zerbitzu menuaren barruan Konfigurazioa atalean). Erabiltzaile kodea eta pasahitza maiuskulaz sartu behar dira.

2. IZENPEK luzaturiko ONA txartela, herritarren txartela edo Barne Ministeritzak luzaturiko DNI elektronikoa edukiz gero, ez dago udaletxean eskaera egin eta kontratua sinatu beharrik. Zuzenean sar daiteke edozein ordenagailutik, baina horretarako, ordenagailua egokitua eduki beharko du txartela irakurtzeko (alegia, txartel irakurgailua instalatua eduki beharko du).

Inprimakiak

Atal honetan behar dituzun dokumentuak arloka sailkatuta aurkituko dituzu.

Herritarren Harrera-Bulegoa

Inprimakiak deskargatu:

Hirigintza

Inprimakiak deskargatu:

Euskara

Inprimakiak deskargatu:

Kultura

Inprimakiak deskargatu:

Kirola

Inprimakiak deskargatu:

Udal ordezkariek bestelako erakundeetan ere parte hartzen dute.

  • DEBAGOIENEKO MANKOMUNITATEKO GOBERNU BATZORDEA

    Titularra: Inma Beristain
    Ordezkoa: Iker Manso
  • SURADESA

    Titularra: Inma Beristain
  • GIPUZKOAKO UR PARTZUERGOA

    Titularra: Inma Beristain Aramendi
    Ordezkoa: Santi Etxezarreta
  • MIZPIRUALDE

    Titularra: Nagore Dos Santos
    Ordezkoa: Inma Beristain
  • ESKOLA KONTSEILUA

    Titularra: Inma Beristain
    Ordezkoa: Nagore Dos Santos
  • EUDIMA

    Titularra: Aritz Saidi
  • UEMA

    Titularrak: Inma Beristain eta Maddi Elorza
    Ordezkoak: Nagore Dos Santos eta Aritz Saidi
  • EUDEL

    Titularra: Inma Beristain
    Ordezkoa: Aritz Saidi
  • MENDI NEKAZARITZA

    Titularra: Santi Echezarreta
    Ordezkoa: Auritz Guridi
  • BIDEBERRI MANKOMUNITATEA

    Titularrak: Nagore Dos Santos, Inma Beristain eta Carlos urrestarazu
    Ordezkoak: Santi Echezarreta, Iker Manso eta Mikel Lete

OGASUNA ETA PERTSONALA

Ogasun batzordea udaleko kontabilitateaz arduratzen da, udaleko baliabide ekonomikoak kudeatzen ditu. Besteak beste, batzordearen egin beharren artean garrantzitsuena urteroko udal aurrekontua osatzea da. Pertsonala berriz, udaleko langileen lana baloratzeaz eta gainbegiratzeaz arduratzen da, besteak beste. Arlo honen menpe dago udalean dauden ahulguneak identifikatu eta horiei irtenbidea ematearen erabakia.

Batzordeburua: Ima Beristain
Batzordekideak: Inma Beristain Aramendi eta Maria Eugenia Arrizabalaga
Batzordeko Teknikariak: Ana Belen Hidalgo Corral eta Mikel Gotzon Larrea Zabalo

Helbide elektronikoak: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. eta Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Jendeaurreko ordutegia: 08:00-14:00
Telefonoa: 943- 766480

HIRIGINTZA ETA ZERBITZUAK

Udaleko sail honek bi egin behar nagusi dituela esan dezakegu, lehena brigadako eta garbitzaileen lana koordinatzea eta bigarrena herrian burutzen diren eta etorkizunean sortu daitezkeen proiektuen jarraipena egitea.

Proiektu guztiek udalak ezarrita duen araudi urbanistikoarekin bat egin behar dute.
Azkenik, herrian egunerokotasunean suertatzen diren arazo urbanistikoei irtenbidea emateko ardura ere hirigintzako sailarena da.

Batzordeburua: Iker Manso
Batzordekideak: Inma Beristain Aramendi, Iker Manso, Mª eugenia Arrizabalaga eta Carlos Urrestarazu
Batzordeko Teknikaria: Valentin Moñux Uribesalgo

Helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Jendeaurreko ordutegia: 08:00-14:00

Telefonoa: 943- 766480

 

Suradesa

Debagoieneko udalek, bailaran dagoen lur eskasia kontuan hartuta, eraikitako etxebizitza ondarea erabiltzeko neurriak hartzea erabaki zuten.

Argi dute gizartearentzat errentagarriagoa dela dauden baliabideak erabiltzea berriak sortzea baino; hondatutako eraikinak berritu , egiturak, bizigarritasuna eta konforta hobetuz.

1986an, Debagoiena Bereoneratzeko Hirigintza Baltzua S.A, SURADESA, sortu zuten, Debagoieneko etxebizitza ondarea birgaitzeko zereginarekin.

Hogei urte beranduago, Bizigune plangintzak, eraikitako ondarea erabiltzeko hartutako neurriak osatuko ditu. Plangintza honen kudeaketa Suradesaren esku utzi dute Debagoieneko udalek.

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak obrak (etxebizitzaren barrukoak nahiz jabekideen komunitateak egindakoak) egiteagatik dirulaguntzak ematen ditu.

Dirulaguntzaren eskaera obra hasi aurretik egin behar da beti.

Jendeaurreko bisitak: Asteleheen goiza
www.debagoiena.com/suradesa

KULTURA

Kultura sailak, herriko ondare historiko eta kulturalak bermatzeaz arduratu behar du. Herrian antolatzen diren ekintza desberdinak ere organizatzen ditu beti ere Antzuolako publiko desberdinak kontuan hartuz.

Beste egin behar garrantzitsu bat, herriko kultur taldeak sustatzea da. Kulturako saila da herriko kultur taldeak eta udalaren arteko zubiak eraikitzen dituena. Antolatzen diren hainbat ekintza herriko taldeekin adostuak izaten dira, maiz eurak izaten baitira ekintza horietan protagonista.

Edukia: Kultura
Batzordeburua: Maddi Elorza Jauregui
Batzordekideak: Maddi Elorza Jauregui eta Mikel Lete Txintxurreta
Batzordeko teknikaria: Jone Larrañaga Igarza.

Helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Jendeaurreko ordutegia: 08:00-14:00
Telefonoa: 943-766480

KIROLA

Kirolari dagokionez, herriko kirol taldeekin harremanak mantentzen dituen saila da. Hemen ere, kultura sailean bezalaxe, helburua herriko kirol taldeak indartzea da. Udalak gimnasioa ere badu, baina mantenua bere esku egon arren beste enpresa batek kudeatzen du. Horrez gain udalarenak diren gainontzeko kirol azpiegituren mantenua, kudeaketa eta araudiak egiten ditu.

Edukia: Kirola
Batzordeburua: Aritz Saidi Olaortua
Batzordekideak: Aritz Saidi Olaortua eta Mikel Lete Txintxurreta
Batzordeko teknikaria: Jone Larrañaga Igarza.

Helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Jendeaurreko ordutegia: 08:00-14:00
Telefonoa: 943-766480

HEZKUNTZA

Hezkuntza batzordearen helburua da herri ikastetxean eta haurreskolan, hezkuntza zerbitzu eragingarriak eta kalitatezkoak eman ditzaten, azpiegitura eta mantenimendu lanak gauzatzea. Horrez gain, hezkuntza proiektua osatzeko hainbat lan elkarlanean egiten dira. Horrez gain, haurrentzako hainbat zerbitzu (udalekuak) eta aisialdi jarduera antolatzen ditu. Azkenik, herritarren ekimen eta beharren aurrean bidelagun izaten da.

Edukia: Hezkuntza
Batzordeburua: Inma Bersitain
Batzordekideak: Inma Beristain eta Maria Eugenia Arrizabalaga
Batzordeko teknikaria: Jone Larrañaga Igarza.

Helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Jendeaurreko ordutegia: 08:00-14:00
Telefonoa: 943-766480

GAZTERIA

Gazteria sailak, bere menpe dagoen txoko, gazte lekuaren, kudeaketa eramaten du. Gazte lekua 11-15 urte bitartekoei zuzenduta dago, bertan ekintza desberdinak burutzen dituztelarik. Hala ere, ekintza ludikoez gain gizarteko egoera desberdinak ere lantzen dira beraiekin esate baterako: berdintasun plana, etorkinak etab.

Gazteria sailak beste adin talde batekin ere lan egiten du, 16 urtetik gorakoekin. Udalak gaztetxearekin harreman zuzena du, elkarlanean aritu izan dira maiz proiektu berriak aurrera eramateko.

Edukia: Gazteria
Batzordeburua: Aritz Saidi Olaortua
Batzordekideak: Aritz Saidi Olaortua eta Mikel Lete Txintxurreta
Batzordeko teknikaria: Lierni Legorburu Ibarguren

Helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Jendeaurreko ordutegia: 08:00-14:00
Telefonoa: 943-766480

EUSKARA

Euskara alorrean berriz, Antzuolan euskara bultzatzea du helburu. Helburuak betetzeko ekimen desberdinak antolatzen dira, esate baterako euskara eskolak. Nahiz eta bere lan arloa Antzuolara mugatu, Euskal herriko ikastolen alde ere lan egiten du.

Azkenik esan, Antzuolan euskara hiztun kopurua altua izanik, %70 inguru, udalerri euskaldunen mankomunitatearen (UEMA) barruan dagoela.

Edukia: Euskara
Batzordeburua: Inma Beristain
Batzordekideak: Inma Beristain eta Maria Eugenia Arrizabalaga
Batzordeko teknikaria: Lierni Legorburu Ibarguren

Helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Jendeaurreko ordutegia: 08:00-14:00
Telefonoa: 943-766480

Uema

Euskara berreskuratzeko zereginean udalerri euskaldunek zuten garrantziaz jabetuta, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea (UEMA) sortu zuten hainbat udalek 1991. urtean. Mankomunitatearen helburu orokorrak honakoak dira:

  1. Udalerri euskaldunetan herritarrek egiten duten bizitza sozial guztia, publikoa zein pribatua euskaraz izan dadin bideak urratzea.
  2. Udalerri euskaldun guztiek bat eginik, euskara nagusi izango den lur-gunea osatzea.
  3. Udalerri euskaldunen garapen sozio-ekonomikoa eta soziokulturala bultzatzea

www.uema.org

Antzuolako ahotsak

www.ahotsak.com
Proiektu honen helburu nagusia da Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak batu eta zabaltzea; hau da, gure herrietako adineko jendea elkarrizketatu, eta euren euskara eta bizipenak jasotzea eta herritarren artean zabaltzea. Badihardugu euskara elkartea da proiektuaren egilea.

Antzuolan ere, Udalak bultzatuta eta Badihardugu euskara elkartearen eskutik, herriko hizkera eta ahozko ondarea jasotzeko ahalegina egin da. Hain zuzen ere, 2003. urtetik aurrera hainbat grabazio egin dira eta, horiez gain, lehendik Idolaz euskara elkarteak zituen beste hainbat berreskuratu eta landu dira.

Horiek horrela, jasotako lana herritarren eskura ipinita dago eta Interneten, hemen edota www. ahotsak.com helbidean sartuz gero, orain arte landutakoa ikusi eta entzun ahal izango du edonork.

Edukia
Webgune horietan hizlari antzuolarrak agertuko zaizkigu. Hizlari bakoitzak, izenaren eskumako aldean, 3 ikur eduki ditzake gehienez: orrialdearen ikurrak esan nahi du hizlari horren pasarte batzuk transkribatuta daudela; doinuaren ikurrak, berriz, hizlariaren pasarte batzuk entzun egin daitezkeela eta, azkenik, telebistaren ikurrak esan nahi du hizlariaren irudiak ere badaudela.

OSASUNA ETA GIZARTE ONGIZATEA

Herritarren ongi izatea bermatzea da sail honen helburua. Sail honetan hainbat zerbitzu eta tramite bideratzen dira: laguntza ekonomikoak, emakumeei zuzenduriko laguntza ezberdinak, mendekotasun legearen gaineko tramiteak… ugariak dira zerbitzuak, izan ere Elgeta, Leintz Gatzaga eta Antzuolak euren gizarte zerbitzuak eskaintzeko 2007an mankomunitate bat sortu zuten, Bideberri.

Batzordeburua: Nagore Dos Santos Romaratezabala
Batzordekideak: Nagore Dos Santos , Mikel Lete Txintxurreta eta Carlos Urrestarazu
Batzordeko teknikaria: Karmele Korta Mendiguren

Helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Jendeaurreko ordutegia:??
Telefonoa: 943-766480

NEKAZARITZA ETA INGURUGIROA

Sail honen helburua Antzuolako ingurumena zaintzea eta herriko nekazaritza indartzea da. Arlo honi esker udala eta nekazarien arteko harremana sendotzen da.

Edukia: Nekazaritza, mendiak eta ingurugiroa.
Batzordeburua: Santi Etxezarreta
Batzordekideak: Santi Etxezarreta eta Mikel Lete
Batzordeko teknikaria: Marijo Garitano.

Helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Antzuolako udalbatza 11 zinegotzik osatzen dute. Udalbatzarrak hilean behin egin ohi dira, hileko azken astearteetan arratsaldeko 18:30etan.

ALKATEA

Olatz Lezeta 
Helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

ALKATEORDEAK

Aritz Igeltz
Inma Beristain

ZINEGOTZIAK:

Amaia Azkarate
Imanol Lizarralde
Purita Arregi
Juan Kruz Lizarralde
Josu Xabier Aranguren
Dina Mujika
Basilio Ormazabal
Rakel Velasko
 

Gobernu batzordea alkatetza duen Bildu koalizioko lau kidek osatzen dute. Gai nagusienak osoko udalbatzak erabakitzen baditu ere, eguneroko funtzionamenduan erabakiak hartzeko batzordea da.

  • Inma Beristain

  • Maddi Elorza

    (BILDU)
  • Nagore Dos Santos Romaratezabala

    (BILDU)
  • Iker Manso

    (BILDU)

Kultura sailak, herriko ondare historiko eta kulturalak bermatzeaz arduratu behar du. Herrian antolatzen diren ekintza desberdinak ere organizatzen ditu beti ere Antzuolako publiko desberdinak kontuan hartuz. 

Beste egin behar garrantzitsu bat, herriko kultur taldeak sustatzea da. Kulturako saila da herriko kultur taldeak eta udalaren arteko zubiak eraikitzen dituena. Antolatzen diren hainbat ekintza herriko taldeekin adostuak izaten dira, maiz eurak izaten baitira ekintza horietan protagonista.

Edukia: kultura

Batzordeburua: Maddi Elorza Jauregui

Batzordekideak:

Maddi Elorza Jauregui

Mikel Lete Txintxurreta

Batzordeko teknikaria: Jone Larrañaga Igarza.

Helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Jendeaurreko ordutegia: 08:00-14:00

Telefonoa: 943-766480 

 

Breadcrumb