Sin Categoría

ZER DA?

Pertsona nagusi ezinduentzako eguneko zentrotzat hartuko da ondorengo baldintzak betetzen dituen establezimendua: eguneroko bizitzako ekintzak egiteko beste norbaiten laguntza behar duten 60 urtetik gorako 5 pertsona edo gehiagori banakako eguneko laguntzarako programa eskaintzen duena. Baita ere, egoera pertsonal edo sozialen-gatik aipatutako taldearekin parekatu daitezkeenak helburu horretarako zuzendutako instalazio eta lekuan, berezko pertsonal eta ekintza programarekin

ESKEINTZEN DIREN  ZERBITZUAK: 

Eguneko egonaldietarako zentroan eskainiko diren prestazio edo zerbitzuak honakoak izango dira:

a) Higiene pertsonala.
b) Mantenua: eguardiko otordua eta merienda. 
c) Garraioa: etxetik Zentrorako bidaia eta itzulerakoa hartzen ditu.
d) Oinarrizko laguntza pertsonalerako eta eguneroko bizitzako ekintzetarako  berregokitzeko zerbitzua.  e) Osasun zerbitzuak  
f)  Zerbitzu psikosozialak eta animazio soziokulturalekoak.

SARTZEKO BALDINTZAK:

a) 60 urte beteak izatea
b) Gipuzkoako edozein herritan erroldatua egotea, gutxienez eskaera egin aurreko24 hilabetetan.    
c) Mendeko pertsona nagusi gisa baloratua izatea.

ZER DA?

Nor bere kabuz baliatzeko zailtasunak dituzten pertsonei eta elkarbitza unitateei zuzendua dagoen zerbitzua da. Etxean bertan ematen da zerbitzua, ohiko inguruan integratzen eta egoten laguntzeko nahiz autonomia funtzional murriztua nolabait konpentsatzeko helburua duten eskuhartzeaz aplikatuz.

ESKEINTZEN DIREN ZERBITZUAK:  

  •  Etxeko laguntzako jarduerak:

    a-Elikadurarekin lotura dutenak:   
    -Janaria prestatzen laguntzea. 
    -Janaria erostea. 

    b-Jantziakin lotura dutenak: 
    -Etxean arropa garbitzen laguntzea.     
    -Arropa pasaratzea. 
    -Arropa ordenatzea. 
    -Etxean arropa lisatzea. 
    -Arropa erosten laguntzea.  


c-Etxebizitza mantentzearekin lotura dutenak: 
-Garbiketa orokor haundiak izan ezik, etxebizitza garbitzea eta mantentzea. 
-Ohea egitea. 
-Etxean egin behar diren ohiz kanpoko garbiketak egitea. 
-Jabekideen komunitatearenak direk tokiak garbitzea.  

•· Laguntza pertsonaleko jarduerak

-Garbiketa eta higienen pertsonalak (barruan sartzen da pertsonaren jantziak eta oheko arropa aldatzea). 
-Ohetik jaikitzeko, oheratzeko eta eserlekutik altxatzeko laguntza ematea.
-Janzten eta jaten laguntzea. 
-Medikuak adierazitako ahoz hartzeko botikak kontrolatzea eta botiken segimendua egitea. 
-Etxean mugitzeko laguntza ematea. 
-Etxetik kanpo lagun egitea izapide pertsonaletan: Bankuan, osasun arloan, errekurtsoak izapidetzen, dokumentazioa eskatzen eta ematen. 
-Etxe ingurunean egin beharreko joan-etorrietan laguntzea: Haurtzaindegietara, ikastetxeetara egin beharreko joanetorrietan laguntzea, gizarte zerbitzu espezializatuen garraioak hartzen laguntzea.   

  • Beste jarduera osagarri edo berezi batzuk

    -
    Zerbitzu normalizatua ezarri baino lehen, higiene arazo larriak dituzten etxeetan garbiketa orokorrak egitea. 
    -Higiene eta osasungarritasun arazo larriak dituzten etxeak hustea eta garbitzea, betiere osasun agintaritzarekin lankidetzan arituta. 
    -Beste zerbitzu batzuk, baldin eta Mankomunitateko gizarte zerbitzuek berariaz baimendutakoak badira.


ZERBIITZU ORDUAK ETA EGUNAK

Pertsona bakoitzaren beharren azterketa eginda jarriko da zerbitzuaren iraupena. Zerbitzuaren  gehieneko iraupena egunean hiru ordukoa izango da, hau da 15 ordu astean.

BALORAZIOA

Ezgaitasun eta minusbaliotasun mailaren kalifikazioa egiten da Gipuzkoako Foru Aldundiari eskumen esklusibo oso hau ematen dioten lege xedapenei jarraituz.

ORIENTAZIOA

 Ezgaituen beharren araberako baliabide espezializatu eta komunitarioetarako orientazioa.

Hartzaileak

•Ezgaituak

Betebeharrak

•Urritasun edo/eta ezgaitasunen bat izatea.

•Gipuzkoako Lurralde Historikoan bizitzea.Horiez gain, atzerrian bizi arren, azken egoitza      

  Gipuzloan izan dutela egiaztatzen dutenek ere eska dezakete.

Eskaera epea

Urte guztia

Aurkeztu behar diren agiriak

•Minusbaliotasun maila aitortzeko agiria, behar bezala beteta.

•Interesatua bizi den udalerriko Gizarte Laneko Unitateko gizarte langileak egindako      

•Medikuaren, psikologoaren edo pedagogoaren txosten eguneratua.

•Alegazioen oinarri izango diren egungo azterketa probak.

Aurkezteko lekua

Eskaera eta aurkeztu beharreko agiriak interesatua bizi den udalerriko Gizarte Lanerako

Unitatera eraman behar dira.

Erabakitzeko epea

 3 hilabete gora-beherako epea.

Araudia

971/1999 ERREGE DEKRETUA, 1999ko abenduaren 23koa, ezintasun maila aitortu,
Deklaratu eta kalifikatzeko prozedurari buruzkoa.

REAL DECRETO 1971/1999, de 23 de diciembre, de procedimiento para el reconocimiento, declaración y calificación del grado de minusvalía.

PDF (2000/1546 - 94 págs. - 2324 KB)

CORRECCIÓN de errores del Real Decreto 1971/1999, de 23 de diciembre, de procedimiento para el reconocimiento, declaración y calificación del grado de minusvalía.

PDF (2000/4785 - 8 págs. - 126 KB)

Interneteko sarbidea
http://www.gipuzkoa.net/DFG/index.html

 

Haurren marjinazio egoerak ekiditzeko edo horiek gainditzeko laguntzak.

Harreman edoeta elkarbizitzan zailtasun egoeran dauden pertsona edo familiei zuzendutako programa da. Honen helburua famili edo gizarte egoera hobetzea da, egoeraren diagnostikoa egin ondoren eskuhartze plan bat eginez.

Baliabide zehatzak erabiltzen dira; hala nola, gabinete terapeutikoak, laguntza psikologikoa, familia hezitzaileak...

Eraso sexualak edo tratu txarrak jasan dituten emakumeentzako, laguntza psikologikoa.

Behar izanez gero, Udaletxeko Gizarte Langilearekin egon. 

Bulego ordutegitik kanpo:
Foru Aldundiko Larrialdi Zerbitzura deitu: 943224411 edo 112 –ra.