San Isidro egunerako kalean bazkaltzeko mahaiak erreserbatzea

San Isidro egunaren ospakizuna izango da maiatzaren 14an, zapatuan.

Kale bazkaria ere izango da. Kalebarrengo arkupetan jarriko dira mahaiak eta norberak jatekoa  eta edatekoa eramatea baino ez du.
Mahaiak erreserbatu nahi dituenak izena eman beharko du eta 10 euroko fidantza ordaindu. Izena ematen duena arduratuko da mahaia eta aulkiak Gaztetxetik hartu, eta erabili ondoren jaso eta berriz Gaztetxean sartzeaz.

Izena emateko: udaletxean edo hemen klikatuz.
Hauxe da asteburu borobil horretako programa:

13, egubakoitza
Bertso jaialdia.
Bertsolariak: Julio Soto, Iker Zubeldia, Jone Uria, Miren Amuriza eta Iñaki Gurrutxaga.
Torresoroan, 22:00etan.

Maiatzak 14, zapatua
9:00-14:00: ganadu azoka, herriko artisauak, salmenta postuak…

11:00   - Kukumarro erakusketa jarriko da iturri inguruan.
             - Salda Trekutz elkartean.
12:00  - Txistularien eta trikitilarien kalejira.
            - Antzuola eta antzuolarrak. Argazki lehiaketako sari banaketa Olaranen.
12:30- Kukumarro lehiaketako sari banaketa Olaranen.

Kale bazkaria Kalebarrengo arkupetan.

 16:30- Pilota: Debarroko LXIV pilota txapelketako finalak. Kadete, gazte eta nagusi mailak.

19:30-21:00 eta 23:00-01:30- Trikizio taldearekin erromeria Zurrategin. Duela bi urte Antzuolan egin zen Trikitixa eguna antolatu eta gauzatu ahal izateko, herritarrek dirua eman zuten. Orduan bildutako diruari esker, Antzuolako Trikitixa taldeak Trikizio ekarriko du.

 

Celebración del día de San Isidro: feria, artesanía, venta de productos variados...

11:00- Exposición de espantapájaros.
12:00 - Txistularis y trikitilaris.
           - Reparto de premios del 2º certamen de fotografía Antzuola eta antzuolarrak.
12:30- Reparto de premios del concurso de espantapájaros
18.30- Pelota: finales del campeonato de la cuenca del Deba.
19:30-21:00 y 23:00-01:30- Romería con Trikizio en Zurrategi.

 

Breadcrumb