Aurten inauteriak Antzuolan martxoaren 6an, domekan, ospatuko ditugu.
Beti bezala, batetik, sorgin dantza egingo da. Dantza egin nahi baduzu, entseguetara azaltzea baino ez duzu.
Entsegu egunak: otsailak 26 eta martxoak 5, zapatuak.
Ordua: 11:00
Tokia: Torresoroa
Bestetik, sorgin dantza egingo ez dutenak eta domekan dantzara irten nahi dutenak, dantza herrikoiak dantzatuko dituzte eta entseguetarako astearteetan elkartuko dira.
Bideo honetan ikus daiteke nolakoak izan litezkeen.
http://www.zingizango.com/albisteak/patxi-eta-konpainia-ardanbidetako-erromerian
Entsegu egunak: astearteetan. Martxoaren 6a bitarteko astearteetan.
Ordua: 20.30
Tokia: Torresoroa.
Nork hartu dezake parte: nahi duten denek.
Antolatzailea: Oinarin dantza taldea.