Antzuolako aditza paperean eta interneten

Badihardugu euskara elkarteak Antzuolako aditza lana argitaratu du. Lan hori proiektu baten zati da, eta asmoa, Deba ibarreko 17 herrietako aditz taulak osatu eta zabaltzea da.

Orain Antzuolako aditza argitaratu da. Bertan ahoz gehien entzuten diren formak jaso dira, eta aditz forma horiek ahoz esateko zein idazteko dira.

Paperean argitaratuta dago, eta nahi duenak eskuragarri izango du udaletxera edo liburutegira joanez gero. Eskatzea baino ez du.

Bestetik, interneten ere kontsulta daiteke. Webgune honetan bertan duzu:

www.antzuola.com > euskara > antzuolako aditza

Baita  Badihardugu-ren webgunean:

http://www.badihardugu.com/argitalpenak/aditz_taulak/

Breadcrumb